Hainbat erakunderen, hala nola, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Sozietatearen (SPRI), Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bizkaiko Teknologi Parkearen eta BEAZ inkubadorearen, arteko koordinazioaren eta erakundeon apustuaren emaitza dugu BIOKABI, hain zuzen ere, Biozientzien sektorean enpresa berritzaileak eratu eta garatzearren.
Sektore honek inkubazio-eredu bereziaren beharra du, non zientzia, teknologia, enpresa-ereduak, finantzaketa pribatua eta erakundeen laguntza, bioekintzaileentzat koordinatuak eta eskuragarriak izan behar diren.
Biokabin laguntza-tresnarik egokienak jartzen ditugu biozientzien sektoreko ekintzaileen eskura, eta gure sustatzaileen ordezkariek osaturiko Batzorde Teknikoa eta Zuzendaritza Batzordeak ditugu.