Biologia oinarri duen teknologia da Bioteknologia, batez ere, nekazaritzan, farmazian, elikagaien zientzian, baso-zientzian eta medikuntzan erabili ohi dena. Seguruenik, Karl Ereky ingeniari hungariarrak erabili zuen lehen aldiz hitz hau, hain zuzen ere, 1919. urtean.
Horrela defini liteke: "berariazko erabilerako produktuak edo prozesuak sortu edo aldatzeko, sistema biologikoez eta izaki bizidunez edo eratorriez baliatzen den aplikazio teknologiko oro".
Iturria: Dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmena. 2. Artikulua. PNUD 1992.
Horra hor, beste definizio bat: "izaki bizidunak edo izaki horien zatiak erabiltzea, berariazko helburuak lortzeko, produktuak sortu edo aldatzeko, landareak edo animaliak hobetzeko edo mikroorganismoak garatzeko".
Iturria: Bioteknologiako Espainiako Sozietatea.