Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan, abenduaren 13koan, ezarritakoaren arabera, aditzera ematen dizuegu, web honen bitartez bilduko diren datu pertsonalak, fitxategi batzuetan sartu eta prozesatuko direla. Baltzu hauek dira fitxategi horien titularrak: PARQUE TECNOLÓGICO DE BIZKAIA , S.A., 48177752 IFK duena eta helbidea Bizkaiko Teknologi Parkeko 101 Eraikinean (48170 ZAMUDIO) duena, eta BEAZ , S.A., A-48229058 IFK duena eta helbidea Errekalde Zumardiko 18. zenbakiko 6. solairuan ( 48009 Bilbo) duena. Fitxategiok behar bezala inskribatu dira Datu Pertsonalak Babesteko Erregistro Orokorrean, eta 994/1999 Errege Dekretuan, ekainaren 11koan, ezarritako segurtasun-neurriak inplementatu dira.
Erabiltzaileak bermatzen du, Biokabiri eman dizkion datu pertsonalak egiazkoak eta zuzenak direla, eta datuotan aldaketarik gertatuz gero, Biokabiri jakinarazteko ardura hartzen duela.
Biokabin zeharo kezkatzen gaitu segurtasunak, baita gure bezeroek eman dizkiguten datuen konfidentzialtasuna bermatzeak ere. Hori dela eta, emango diguzun informazioaren segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatu egingo ditugu. Informazio hori, kontsultak zein harremanak izapidetzeko, eta zuretzat interesgarri izango zaizkizun produktu eta zerbitzuei buruzko merkataritzako eskaintzak bidaltzeko bakarrik erabiliko da.
Datu pertsonalak, Biokabik bere erabiltzaileei ematen dizkien zerbitzuak kudeatu, administratu eta emateko xedeaz tratatuko dira. Xede berarekin, interesdunak baimena ematen du bere datuak, Biokabirekin lankidetza-hitzarmenak dituzten beste enpresa edo erakunde batzuei lagatzeko.
Gure web orrialdeak cookieak edo kukiak erabil ohi ditu. Cookieak, erabiltzailearen ordenagailuan sortzen diren datu-fitxategitxoak dira eta alderdi hauen berri ematen digute:
Erabiltzaileak cookieak sortzea eragozteko aukera du, eta horretarako, bere programa nabigatzailean, dagokion aukera hautatu beharko du. Hala eta guztiz ere, enpresa ez da erantzule izango, cookieak desgaitzeak orrialdea behar bezala ibiltzea eragozten badu.
Zure mezuak bidaltzeko eta zure datuetara jotzeko, zure datuak zuzendu eta deuseztatzeko eta zure datuei aurre egiteko eskubideak egikaritzeko, helbide elektroniko honetara idatzi beharko duzu: biokabi@biokabi.net . Nahiago baduzu, ohiko postaz balia zaitezke, mezuak helbide honetara bidaliz:
BIOKABI Bioinkubadorea
Bizkaiko Teknologi Parkea 800
Eraikina, 2. solairua
48160 DERIO