Biokabiren webaren eta bertan jasotako elementuen jabetza intelektualaren eskubideak Partzuergoarenak dira. Partzuergo hori (aurrerantzean, Biokabi) Bizkaiko Teknologi Parkea eta BEAZ erakundeek eratu zuten, Biozientzien sektorean enpresa berritzaileak eratu eta garatzeko helburuz.
Biokabik, edonoiz eta aldez aurretik jakinarazi gabe, web honetan edo webaren konfigurazioan edo aurkezpenean jasotako informazioari buruzko aldaketak eta eguneratzeak egiteko ahalmena gordetzen du.
Biokabik ez du bermatzen, webera jotzean, webaren edukian akatsik ez dagoenik, ezta behar bezala eguneratuta dagoenik ere, akatsik ez egoteko eta akatsak ahalik eta lasterren zuzendu edo eguneratzeko ahaleginak egin baditu ere.
Erabiltzailea da, webera jotzearen eta webean jasotako informazioa erabiltzearen erantzule bakarra. Hortaz, Biokabi ez da izango, sarbide edo informazio-erabilera horren ondorioz gerta daitezkeen ondorioen eta kalteen erantzule, eskumenak erabiltzean bete behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren jarduerak izan ezik.
Biokabik ez du, webean aipatzen diren hirugarrenen esteketara konektatzeagatik edo esteketako edukietatik ondorioztatzen den erantzukizunik bere gain hartzen.
Webean jasotako informazioa baimenik gabe erabiltzeak, eta Biokabiren jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideetan gerta daitezkeen kalteek eta galerek, legez dagozkien ekintzak erabiltzea sortuko du eta, hala balegokio, erabiltzearen ondorio diren erantzukizunak ere.